lunes, 18 de marzo de 2013

Blog honetan aurki dezakezuena

Blog honetan honeko atal hauek aurki dezakezuena:

1. Bullying
2. Bullying-a Hezkuntzan

3. Zer egin

4. Laguntza orrialdeak

5. Liburuak

6. Bideo eta argazkiak

Sarrera


Normalean, eskola inguruetan izaten diren indarkeria egoerez berba egiterakoan, gehienetan burura etortzen dira lapurretak, borrokak edo ikastetxeetako materiala eta instalazioak apurtzea. Halere, indarkeriazko egoerek barne hartzen dituzte bestelako egoera batzuk, nahiz eta beti esplizitu bihurtu ez, haien gainean berba egitea da, gurata heltzen zaie gizarte giroa eta ikastetxe elkarbizitza konpon ditzaketen gatazka egoera moduan. Horixe jazotzen da bullying deritzonarekin, termino ingeles horrek gutxi gorabehera parekideen beldurraraztea izendatzen du eta. Bullying-a jazarpenaren azpi-tipoa litzateke.

 Berdinen arteko jazarpen dinamikak ikertzen hasi ziren ipar Europako herrietan 1973. Urtean Olweus-en lanak zira bitarte, horrelakoen ondorioz Norvegiako Hezkuntza Ministerioak horrelako gertaerak aztertu eta prebenitzeko ekimen bat abiarazi zuela. Eta hortik aurrera herrialde desberdinetan arazo hau aztertzen eta prebentzio plan, programa eta esku-hartzeak egiten hasi ziren.

Bullying-aren inguruko argipena


Bullying-a mundu osoko herrialde askotan gertatzen den arazoa da. Bullying-aren ezaugarriak argitzeko ekarpenak egin dituzten ikerketa asko burutu dira, eta beraien esker gertaera hauek zeintzuk diren zehatz-mehatz azaldu ahal dugu. Hala ere, herrialde bakoitzeko kultura eta nortasunak ezaugarri bereziak ematen dizkio parekideen beldurrarazteari.

Zer da bullying-a?


Ingelesetik datorren hitza da eta literalki "harroputz" edo "handiputz" esan nahi du. Izenagatik zerbait berria badirudi ere, gure gizartean denbora luzea daraman gaia da.
   
      Bullying-a ume bat edo batzuek beste ume bat edo batzuk, fisikoki edota psikologikoki erasotzea da. Arazo hau, krudelkeria da eta biktima izutzea eta  menderatzean datza.  Kasu gehienetan, "Berdinak" direnen artean ematen den indarkeria da.
     
      Bullying-a edo eskola-jazarpena ikasgeletan gora doan arazoa da, baina, azken urte hauetan hainbat kasu komunikabideetan irteten ari dira. Zoritxarrez, hitz hau modan dago Ikasle asko egoera izugarri hau bizitzen ari direlako.

     Eskoletan eta ikastetxeetan antzematen ari diren eraso kasuak zenbatu ezinak dira. Hezkuntza-eremuan, bullying-egoera bat ikasle batek edo talde batek denboran zehar, behin eta berriz, beste ikasle bat ikaratu, iraindu, bakartu edota mehatxatzen duenean gertatzen da; haren gauzak hondatzean edo eraso fisikoak eragiten dizkionean.

     Gehienetan helduen presentziatik kanpo gertatzen da eta irain hauen helburua aurretik esan dudan bezala, biktima babesgabe bat lotsaraztea, umilatzea eta erasotzailearen menpean jartzea izaten da, eraso fisikoak, hitzezkoak edo sozialak erabiliz. Honen ondorioz biktimizazio psikologikoa ematen da eta biktima taldetik at geratzen da. Bullying-a ekintza desberdinen bitartez eman daiteke:
.
    Bi aldeen arteko botere-harremanak oso ondorio larriak eragiten ditu biktimarengan: herstura, harremanetarako arazoak, autoestimu baxua, segurtasunik eza, eskola-errendimendu eskasa... ondorio horiek bizitza osoan nabaritzen baitira, are gehiago adin txikikoak direnean.

Bullying definizio desberdinak


Bullying-az hitz egiterakoan zeren gainean dihardugu eta itxuraz zergatikorik gabe ikastetxera joateari uko egiten dion nerabeaz berba egiten dugu. Gaixotasun planta guztiak egingo ditu gurasoen aurrean eskolaratze eza zuritzeko, edozer bullyig-aren biktima dela edo lagun talde batek gorriak pasarazten dizkiola aitortu baino lehen. Gelan nagusi den harroputz taldeak leporatu dion jokabidea bizkarrean hartuta bizi den nerabearen egoera dugu, isekak, lotsa eta barregarri geratzea jasan behar dituela ikaskideen aurrean egoera modu tazituan onartzen dute eta. Hizpide ditugu ikaskide talde baten txantaje ekonomikoak jasaten dituzten nerabeak, horrela jokatzera behartuta daude-eta kalte handiagorik hartu nahi ezean.

Bullying-az ere mintzo gara halako egoera batean batzuek modu tazituan elkar hartzen badute lagun bat osotoro eta modu larrian bakandu eta isolatzeko. Beste horrenbestekotzat jotzen ditugu honelako jokamoldeak: etengabe iraintzea, behin eta berriro indar fisikoa erabiltzea, lan behartuak, ikaskide batek edo batzuek beste ikaskide bat nabarmen gaitzestea, honek bere baliabideekin defendatzerik ez duela.

Olweus-en iritziz, Bullyinga eraso-portaeraren azpikategoria bat da. Eraso-portaera beste pertsona bati lesioa eta kaltea eragiteko nahita garatzen den portaera dela aitortu arren (Olweus, 1999), beste eraso-portaeretatik bereizten duten Bullyingaren berezko ezaugarriak aipatzen ditu.

Ez ditu bullying-tzat hartzen antzeko ezaugarri fisiko edo buru-ezaugarri bertsuak dituzten pertsonen artean sor daitezkeen gatazkak.

Halaber, indarkeria edo bortxa-portaera eraso-portaeraren azpikategoria litzatekeela adierazten du, baina bere ezaugarri propioak edukiko lituzkeena, besteak beste: erailketa, hilketa, lapurreta larrigarrirekin, lapurreta, ebastea eta bahiketa. Bullyingak portaera fisikoak edo ukipenezkoak hartzen ditu hainbat modutan adierazita: jo, ostikoak eman, bultzatu, etab.

 
Bullying -a denboran zehar mantentzen den planifikatutako eta nahitako erasoa da, botere gehiegikeriaren egoera dramatikoa adierazten duena, eta nagusitasun-menpekotasun eskema ezarrarazten duena erasotzaileak biktimaren gainean". Horrela definitzen du bullying-a Jose Maria Aviles Gaztela eta Leongo STE sindikatuko Lan Osasun arloko arduradunak. Ikasleen artean gertatzen diren jazarpen egoeren inguruko doktorego tesia egina du eta bullying-aren aurka egiteko programak diseinatuta ere bai.

Acoso escolar