domingo, 10 de marzo de 2013

Eragina izan dezaketen zenbait aldagarri


 
    Faktore mota desberdinak adierazten dira jazarpen jokabideen sortzaile eta iraunarazle moduan. Halaber, sarritan erabiltzen dira ikerketek desmitifikatu dituzten faktoreak halere, horiek jazarpen egoera agerrarazten eta iraunarazten erabakigarriak balira legez. Guk batzuk ekarri ditugu hona, gertaera eremuen arabera sailkatua.

 

   Famili eremuan: Famili inguruak, ezbairik gabe, erabateko garrantzia du pertsonarteko harreman motak ikasterakoan. Horrela, familiaren egitura eta dinamika, gurasoen irakats estiloak, neba-arrebenganako harremanak eta abar noraezean kontuan izan beharreko faktoreak dira, babes faktore nahiz arrisku faktore bihur baitaitezke umeak berdinen harremanean erasotzaile edo biktima izateko.

 

   Pertsonaren eremuan: Subjektu batzuen ezaugarri edo baldintza pertsonalak
ere arrisku faktoreak izan daitezke halako egokiera batzuetan erasotzaileak kideen aurka oldartzerakoan (Olweus, 1998). Ezaugarri horiek erasokortasuna,
kontrolik eza, toxikomaniak, jazarpen jokabideak ume umetan ikastea– bullyingaren fenomenoa azaltzeko erabili dira, baina ezin onar daitezke jazarpenaren zergatiko bakartzat. Antzeko zer edo zer esan liteke biktimen

zenbait berezigarri –ahulezia fisiko edo psikologikoa, autoestimazio txikia eta abar– hizpide hartuz gero.



 

   Gizarte eremuan: Fenomenoan bada bestelako gizarte eta kultura faktore eragilerik eta horiek ezagututa gertaera motaren konplexutasuna uler daiteke. Horrela, esaterako, hedabideak, telebista batik bat, heziketa inguru informal garrantzi garrantzizko bihurtu dira ume eta nerabeen koskortzean.

Hedabideek eurek, berez, ezin azaldu dezakete haur eta gazte indarkeria, baina gizarteak onarturiko indarkeriazko programak ikustea gehitu dakieke gainerako arrisku faktoreei. Komunitatearen baliabideek, esaterako, zerbitzu

sozialek, juridikoek edo polizialek zeregin garrantzitsua izaten dute jazarpenari aurrea hartzerakoan.

Azkenik, ezin ahantz daiteke kultur sinesmen eta balioek zelako garrantzia duten berdinen arteko tratu txarraren arazoa azaltzerakoan (Smith, Morita et alt., 1999). Horregatik, auziak oso bestelako forma eta intentsitateak izango ditu kultura eta mikrokulturen arabera.

 

   Eskola esparruan: Eskola esparrua erabakigarria da ikasleek beste ikaskideekin eta irakasleekin dituzten harremanak ezartzerakoan. Bai eskola erakundearen egitura osagaietan, bai haren dinamikan, oso garrantzizkoak dira eskolan berdinen artean gertatzen diren jazarpenak azaltzerakoan.