Zer egin











Ezin zehaztukoa da zenbat ikaslek eta irakaslek jasaten duten gaur egun jazarpena gure ikastetxeetan. Egia esan, hedabideek ikastetxeetan izandako indarkeriaren albiste ematen dutenean, badirudi ezen gure gizartean eta eskolan jazarpena egunetik egunera handituz doan zirrara dagoela, halere, eskolan gauzaturiko ikerketa sakonagoen datuei estu bagagozkie, bestelako emaitzak izango ditugu. Hedabideetan gaiaren tratamenduak bere onetik ateratzen du problema, nahiz eta eskola indarkeriaren gaineko datuak egia izan ñabarduretan, ez baitira zuzenak orokortzerakoan.

Espainiar ikerketetan lorturiko emaitzak batez bestekoaren ingurukoak dira eta sartaldeko beste herri batzuetakoenen beherakoak. Ikasleen %30-40k adierazi du ezen noiz edo noiz –“batzuetan”, “inoiz edo behin”– jazarpen egoeretan nahastuta egon dela, nahiz erasotzaile moduan, nahiz biktima modura. Gure ikerketan (Aviles, 2002) jasotakoaren arabera, hiruhilekoan jazarpen egoeretan ikasleak maiz izan dira biktima (%5,7) eta sarriago erasotzaile (%5,9).

             Espainian ikasle edo gaztetako %1,6ek jasotzen dute etengabe, eta %5,7 esporadikoki. Baina, INJUVE (Instituto de la Juventud) %3ra igotzen du etengabe jasotzen duten umeen ehunekoa. Eta, gainera, umeen %16a onartzen du parte hartu dutela noizbait eraso batean. Bestetik, IDEA (Instituto de Evaluación y Asesoramiento Educativo)  aipatzen du ikasleen %49k esan dutela kritikatuak edo iraunduak izan direla eskolan eta %13,4ak onartzen du bere ikaskideei jo dituztela


Bullying-a ez da gazteen arazoa, gizarte osoarena baizik. Horregatik, erantzukizuna ere denona da, ez gazteena soilik, irakasleena soilik edo gurasoena soilik. Ondorioak ere, denok jasaten baititugu. " Biktimari eragiten dio, noski, ondorioak jasaten dituelako. Erasotzaileei ere bai, nagusitasun-menpekotasun harremanean oinarritutako erlazioak edukitzera ohitzen direlako. Ikusleak ere, ezer egin gabe eta beste aldera begira gelditzen badira, moralki egoera injustuak ikusi eta beste leku batera begiratzen ikasten dute".

Bullying egoerak gertatzen direnean eman beharreko erantzuna argia, zintzoa eta zuzena izan behar da, laidoak, isekak, erasoak, mehatxuak edo manipulazioa alde batera utzita. Erantzuna berehalakoa izan behar da, soluzioa epe luzera etor badaiteke ere. Zer gertatu den, nortzuek hartu duten parte eta horren aitzinean zer egin den jakiten lagundu behar digu esku-hartzeak.

Horretaz gainera, etapa bakoitzean, familiak inplikatu behar ditu eta arazoari aurre egiteko egon daitezkeen bideez eztabaidatzeko aukera eman behar die neska-mutilei.

Esku-hartzeaz ari garenean, ikuspuntu eta eragin-maila desberdinetatik Bullyinga aurreikusi, saihestu edo deusezta dezaketen jarduera guztiak hartu behar ditugu aintzat. Zenbait ikerketa-lanetan (Aviles, 2002), aipatu jarduerak garatzeko ahaleginak egiten dira beroriek landuko dituzten irakasleei baliagarriak gerta dakizkien.

Lan honetan, Bullyinga ezarrita dagoenean eta gure asmoa hori deuseztatzea denean, praktikan jarriko den metodoa (Pikas, 1989) deskribatzen jardungo bagara ere, ezin ahaztuko dugu eta aipatu beharko dugu, labur bada ere, Bullyinga aurreikusten, saihesten eta/edo deuseztatzen Pikas-en metodoa bezain garrantzitsuak diren beste estrategia batzuk ere badaudela, ikastetxeetan garatzen den elkarbizitza hobetzen eta gatazkei soluzioa ematen laguntzen dutenak. Horiek aipatu aurretik, azter dezagun Bullyinga bi ikuspuntutatik:

Bullyinga eta honek beste eraso- eta bortxa portaerekin duen lotura. Halaber, Bullyinga eskola-testuinguruetan gertatzen diren elkarbizitza-arazoen barnean kokatu beharra dago.



--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Pautak


1.- Lehendabizi, eskaera jaso: kezkatuta dagoen ikasle batena lagunik ez daukalako edo iraindu egiten dutelako; kezkatuta dauden gurasoena eskolatik at koadrilan gertatzen denagatik; irakasle bat etortzen denean... Orientatzaileek eta irakasleek denei entzuten diete eta esaten dutena jaso egiten dute, inor epaitu gabe, baloraziorik egin gabe. Hori dena eserita egiten dute, garrantzia emanez.

2.- Informazioa jaso alde guztietatik. Horretarako, denekin biltzen dira, egoeran parte hartu duten guztiekin: irakasleekin, gurasoekin, ikasleekin... Beti, lehenengo, erasotzailearekin. Espero ez duen unean gelatik atera eta orientatzaileek berarekin hitz egiten dute, epaitu gabe: zer dakizu honetaz, badakigu norbait oso-oso gaizki pasatzen ari dela... Hasieran gehiegi ez dutela komentatzen diote orientatzaileek, baina ikusten dutenean ez dutela epaitzen eta badakitela zer gertatzen den, orduan hitz egiten hasten omen dira. Beraiei galdetzen diete zer egin daitekeen egoera aldatzeko, zerbait proposatzeko. Erasotuarekin azkena elkartzen dira.

3.- Lehen mementotik portaera erasotzaileak debekatzen eta mozten dituzte. Baldin badakite irainak egon direla, erasotzailearekin elkartzen direnean, esaten diote ez dutela irainik onartzen. "Ez baduzue berarekin ibili nahi edo bere lagunak izan nahi, ados, baina ez egin minik, ez kendu gosaria...", esaten diote. Normalean errespetatzen dute, edo mugimenduak egoten dira, gurasoak ere kezkatuta egoten direlako eta etxean ere komentatzen dutelako.

4.- Irakasleei gertatzen dena gelan aipatzeko esaten diete, erasotzaileek jakin dezaten eurek badakitela zer gertatzen den. Horrek indarra kentzen die. Ordura arte inpunitate osoz egin duena ezin duela egin konturatzen da erasotzailea.

5.- Garrantzitsua da gurasoekin hitz egitea eta orientatzaileek edo irakasleek ez dutela epaitzen eta ez direla posizionatzen ikustea. Izan ere, hasieran seme-alabak defendatzen hasten dira, baina erasotzailea ere kaltetua dela ohartzean, konturatzen dira lagundu egin nahi zaiela.

6.- Gainbegiratu: irakasleak eta gurasoak informatuta mantentzen dira eta gainbegiratzeko esaten zaie. Erne egon daitezela, euren presentzia areagotu dezatela, ez poliziak bezala, baina bai egoerak kontrolatuz.

7.- Bidea markatu: jasotako informazio guztia aztertu ondoren, orientatzaileek arazo nola bidera daitekeen aztertzen dute. Kasu batzuetan erasotuak autoestimua igotzea beharko du, eta beste batzuetan erasotzailea izango dalaguntza behar duena.

8.- Jarraipena: erasotuak asko eskertzen du jarraipena egitea, zer moduz dagoen galdetzea...
9.- Gurasoei eta irakasleei aholkuak eman.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
AHOLKUAK

Irakasleentzako aholkuak

- Erne egon eta moztu.

- Koordinazio lana: informazioa trukatu.

- Gainbegiratu

- Serio hartu eskaerak. Ez esan "haurren kontuak dira", "jolasten ari dira" eta horrelakoak. Jolasten ari direnean ondo pasatzen dute, baina norbait sufritzen ari baldin bada edo gaizki sentitu bada, hor ez dago jolasik. Hor muga bat dago. Eta orduan, egoera aldatzeko zer egin daitekeen pentsatu behar da.



Gurasoentzako aholkuak
- Ez hitz egin gaizki beste haurretaz.

- Talde desberdinekin ibiltzen erakutsi seme-alabei, ez beti lagun berberekin. Sarritan entzuten da "gure koadrilakoa baldin bazara, ezin duzu horiekin ibili. Eta ibiltzen bazara, ez zara gure laguna". Guraso batzuek ongi ikusten dute, eta ez dira konturatzen beraiek ez dutela kafea beti berdinekin hartzen. Gauza bat da taldeari leiala izatea edo gaizki esaka ibiltzea. Baina beste bat besteekin ezin dela ibili esatea.

- Balioen transmisioa, errespetua.

- Komunikazioa mantentzea. Erasotzaileek ez dute ezer kontatzen, eta gurasoek oso gaizki pasatzen dute, azkenak izaten direlako zer gertatzen den jakiteaz.



Ikasle erasotuarentzako aholkuak

- Esan ez sentitzeko errudun esaten dizkiotenagatik.

- Esan ez identifikatzeko esaten dioten guztiarekin.

- Irainari halago bat bezala erantzun.

- Tutorearekin hitz egin.

- Inoiz ez erantzun beste irain batekin.

 -------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
PIKAS METODOA

Sarrera

Anatol Pikas, Upssalako Unibertsitateko hezkuntza departamentuko psikologo suediarrak garatu zuen metodoa da, 1989an. Bristolen (Ingalaterra) bullying-ean parte hartzen duten neska-mutilekin lan egiteko, No blame approach izeneko antzeko beste metodo bat garatu zuten Barbara Maines-ek eta George Robinsonek, 1992an. Pikas-en metodoa sortu den bullying-egoera bati aurre egiteko hirugarren mailako esku-hartze metodoa da, neska-mutil talde batek hainbat denboraz beste neska edo mutilen bat, edo gehiago, erasotzen dituen egoeretan lantzeko bereziki aproposa.

Helburua

Metodoaren asmoa taldeko kideak, banan-banan, partaide diren egoera horretaz ohartzea da. Hartarako, kide bakoitzarekin banan-banako elkarrizketak egingo dira parte hartzen ari diren egoera horretan duten mehatxu-portaerari

buruzko beldurrak eta erreparoak ager ditzaten.

Metodoaren azken aldean bilera bateratua egingo da; horretan, erasotzaileek eta biktimak liskar-jarrerak alde batera uzteko konpromisoa hartuko dute.

Adina

Metodoa ezartzeko adin egokia bederatzi eta hamasei urte bitartekoa da.

Hasierako ikuspuntua

Hainbat hipotesitan oinarritzen da metodo honen ikuspuntua:

• Taldeak elementu psikologiko bateratzailea du jarduten duenean.

• Taldearen pentsamendu eta sentimendu horiek kide bakoitzak bere aldetik dituenak baino soilagoak dira.

• Taldeko kide bakoitzak, banaka, elementu psikologiko bateratzaile horri beldur dio.

Aipatu elementuak banakoa presionatzen du taldeko gainontzekoek egiten dutenarekin ados ager dadin.

"Kutsapen soziala" (Olweus, 1998) deritzana gertatzen da. Errua edo ardura lausotu egiten da, eta, halaber, taldeak esaten duena egiten ez bada, biktima bihurtzeko beldurra izaten da.


--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Etapak


Pikasek (1989) hiru etapa aipatzen ditu:

• 1. ETAPA: Egoera horretan dagoen taldeko kide bakoitzarekin banan-banako elkarrizketak (7-10 minutu pertsona bakoitzeko). Elkarrizketatutako lehenengoa taldearen liderra izango da, eta ondoren gainontzeko erasotzaileak. Azkena biktima izango da.


• 2. ETAPA: Jarraipena egiteko elkarrizketa neska-mutil bakoitzarekin (3 minutu inguru).


• 3. ETAPA: Talde osoarekin (ordu erdia). Etapa batetik besterako tartea astebetekoa izango da.


Eguneroko jardunean, ordea, eginkizun horretan emango den denbora irakasleek izango duten denboraren baitan dago. Nolanahi ere, aipatu tarteak bi astetik beherakoak izango dira, beti.





------------------------------------------------------------------------------------------------------------

PROTOCOLO



El Protocolo de actuación ante un posible caso de maltrato escolar entre iguales  tiene un carácter básico y preceptivo, sin perjuicio de que cada centro educativo  pueda adaptarlo o ampliarlo en función de su contexto o de las peculiaridades  del caso.
El Protocolo se iniciará en todos los casos en los que el centro haya observado  conductas del ámbito del maltrato entre iguales, cuando algún alumno o alumna  manifieste una situación de posible maltrato hacia su persona o hacia algún compañero/a, y también cuando la familia o tutores legales del alumno sea  quien lo manifiesta.
Asimismo, el Protocolo se iniciará siempre que:
־ Haya conocimiento de la existencia de denuncia policial, judicial o queja  al Ararteko.
־ Lo solicite la Inspección de Educación.
Cuando no hay denuncia externa, el centro no estará obligado a iniciar el  Protocolo siempre que se valore en base a datos y evidencias que debido a  levedad del comportamiento, las actuaciones pueden ser corregidas mediante la  adopción de las medidas educativas para las conductas inadecuadas a las que  hace referencia el Capitulo II del decreto 201/2008. Si el centro adoptase alguna  medida educativa de este tipo debido a la existencia de una conducta inadecuada, dejará registro documental de la misma en el AnexoI.
En consecuencia, ¿qué conductas no conllevan necesariamente el inicio del  Protocolo?: aquellas de menor gravedad relacionadas con el maltrato que se  caracterizan por aparecer en un muy breve periodo de tiempo, originar la  intervención educativa del profesorado y desaparecer con la misma rapidez con la que aparecieron, no ocasionando ninguna consecuencia permanente, al estar  alejadas de las que se asocian a los tipos más graves de maltrato.
Sin embargo, en todos los casos en los que las consecuencias de las conductas  tengan mayor importancia para el alumnado implicado, o no exista la seguridad  de su alcance, el centro estará obligado a abrir el citado Protocolo.
La decisión de no iniciar el Protocolo podrá modificarse con posterioridad, si los  datos indican una variación de la situación en sentido opuesto.
El Protocolo de Actuación tiene por objeto que el profesorado de un centro  educativo y el resto de la comunidad educativa sepan cómo actuar en los  posibles casos de maltrato escolar entre el alumnado.
Este Protocolo guía la intervención, que se desarrollará según los principios  rectores explicitados en la introducción, y que son los de sensibilización ante el  maltrato, prevención, confidencialidad y protección hacia el alumnado implicado, intervención coordinada y dirigida por el director o directora, sistematización, eficacia y urgencia, tanto con el alumnado implicado como con sus familias.
El Protocolo de Actuación pretende que se favorezca la convivencia positiva, de  tal forma que la respuesta que se da al maltrato, entendido como una ruptura de la convivencia, tenga en todos los casos la finalidad educativa que reclama el Decreto 201/2008, y constituya un aprendizaje para toda la comunidad escolar que sirva como acicate para aprender a convivir en base a valores que impidan la aparición en el futuro del maltrato entre iguales.


No hay comentarios:

Publicar un comentario