lunes, 11 de marzo de 2013

Subjektuak deskribatzen


    Segituan aipatuko dut bullying-ean esku hartzen dutenen lagun esanguratsuenen profil psikosozialak. Horretarako abiapuntu hartuko ditugu eginiko ikerketa nagusien ondorioak eta eremuen arabera bereiztuko ditugu.
 
Ø  Erasotzailea
Hainbat ikerketek erasotzaile nagusitzat, batez ere, gizonezkoa seinalatzen dute. Beste ikerketa batzuek adierazi dutenez, neskak protagonista izaten dira jazarpenetan; psikologi osagaiak modu sotil eta erdi gordean erabiltzen direnean.
 
 
Nortasuna: Olweus-ek (1998) esan zuenaren arabera, erasotzailea nortasun oldartsu eta suminkorra izaten du eta gabezien jabe da nahiak adierazi eta negoziatzeko gizarte trebetasunetan. Biktimaren sentipenenganako enpatia falta eta erru sentimendurik eza leporatzen dizkio.
 Nabarmen erakusten du ira kontrolatzeko gaitasunik eza eta eraso ezaugarri ugariak; ondorioz besteenganako harremanak interpretatzen ditu bere aurkako gatazka eta eraso jatorri moduan. Oso borrokalariak izango lirateke kideenganako eta nagusienganako, indarkeriarako joera handiagoren jabe. Odol bizikoak lirateke, besteak nahitaez menperatu beharrekoak.
 
Ezaugarri fisikoak: Bullyig-ak, normalean, gizonezkoak dira eta indar fisiko handigoaren jabeak. Gorputz indar handi hori ikaskideen aurrean agertzen dute oro har eta, bereziki, biktimen aurrean.
 
Esparru soziala: Gª Orza-k (1995) dio, erreakzioetan arazoa izaten dute, gizarte elkarreraginetan oso zama erasokorraren jabe direlako. Horiek horrela, normalean mutil horiek nagusiago izaten dira ikastaldeetan, maila
errepikatu dutelako. Beraz, eskolan ez daude hain integraturik. Ez dira ondo egokiturikoak bezain ospetsuak, baina bai biktimak baino gehiago. Gurasoekin ere harreman txikiagoa dute. Ez dute famili lotura sendorik izaten eta ez zaie asko interesatzen eskola.
 
 
 







Ø  Biktima

Mooij-ek (1997) dioen arabera, sarritan biktimarengan biltzen dira zuzenean, maiz eta behin eta berriro beldurturik sentitzeko maila handiak, baita lagunek zeharrez kikildu eta baztertzekoak (batez ere nesken artean). Normalean, erraz identifikatzen dituzte biktima moduan eta ez dira halako estimatuak.

 

Nortasuna: Biktimak agertzen dira ahul, segurtasunik gabeko, zuhur, sentibera, lasai eta lotsati, autoestimazio maila txikien jabe. Batez ere balioetsi da jazarpenaren biktimen portaeran autoestimazioa eta kideen testuinguru efektuekiko erlazioa, konstantetzat jotzen dela jazarpena jasandakoen artean. Oso iritzi negatibo izaten dute beren buruaz eta egoeraz.

 

Famili esparrua:  Famili esparruan, biktimak luzaroago egoten dira etxean.
Diotenez, gurasoek lar babestearen ondorioz haurrak menpeko eta etxezulo bihurtzen dira eta horiexek dira biktimen ezaugarriak. Larregi babesteko joera horiek batera izan daitezke bai jazarpenaren kausa, bai horren ondorioa. Biktimak, orokorrean, harreman kontaktu estuagoa eta harreman positiboagoa izaten ditu amarekin.

 

     Ezaugarri fisikoak:  Olweusen arabera biktimak ez dira hain indartsuak,
batez ere mutilak; ez dira erasokorrak ezta oldarkorrak ere, larritasun eta segurtasunik ez handiak agertzen dituzte. Egile honek dioenez, ezaugarri ageriko batzuk bide dira, eta horiexek aukeratzen erasotzaileak biktimari eraso egiterakoan, biktimak beste ikasleetatik bereizten dituzte eta. Besteak beste, betaurrekoak, azalaren edo ilearen kolorea eta hizketa akatsak izango lirateke. Halere, itxura denez, kanpoko desbideratze horiek ezin dira jo jazarpenaren edo biktimaren estatusaren zuzeneko eragiletzat.