lunes, 18 de marzo de 2013

Bullying definizio desberdinak


Bullying-az hitz egiterakoan zeren gainean dihardugu eta itxuraz zergatikorik gabe ikastetxera joateari uko egiten dion nerabeaz berba egiten dugu. Gaixotasun planta guztiak egingo ditu gurasoen aurrean eskolaratze eza zuritzeko, edozer bullyig-aren biktima dela edo lagun talde batek gorriak pasarazten dizkiola aitortu baino lehen. Gelan nagusi den harroputz taldeak leporatu dion jokabidea bizkarrean hartuta bizi den nerabearen egoera dugu, isekak, lotsa eta barregarri geratzea jasan behar dituela ikaskideen aurrean egoera modu tazituan onartzen dute eta. Hizpide ditugu ikaskide talde baten txantaje ekonomikoak jasaten dituzten nerabeak, horrela jokatzera behartuta daude-eta kalte handiagorik hartu nahi ezean.

Bullying-az ere mintzo gara halako egoera batean batzuek modu tazituan elkar hartzen badute lagun bat osotoro eta modu larrian bakandu eta isolatzeko. Beste horrenbestekotzat jotzen ditugu honelako jokamoldeak: etengabe iraintzea, behin eta berriro indar fisikoa erabiltzea, lan behartuak, ikaskide batek edo batzuek beste ikaskide bat nabarmen gaitzestea, honek bere baliabideekin defendatzerik ez duela.

Olweus-en iritziz, Bullyinga eraso-portaeraren azpikategoria bat da. Eraso-portaera beste pertsona bati lesioa eta kaltea eragiteko nahita garatzen den portaera dela aitortu arren (Olweus, 1999), beste eraso-portaeretatik bereizten duten Bullyingaren berezko ezaugarriak aipatzen ditu.

Ez ditu bullying-tzat hartzen antzeko ezaugarri fisiko edo buru-ezaugarri bertsuak dituzten pertsonen artean sor daitezkeen gatazkak.

Halaber, indarkeria edo bortxa-portaera eraso-portaeraren azpikategoria litzatekeela adierazten du, baina bere ezaugarri propioak edukiko lituzkeena, besteak beste: erailketa, hilketa, lapurreta larrigarrirekin, lapurreta, ebastea eta bahiketa. Bullyingak portaera fisikoak edo ukipenezkoak hartzen ditu hainbat modutan adierazita: jo, ostikoak eman, bultzatu, etab.

 
Bullying -a denboran zehar mantentzen den planifikatutako eta nahitako erasoa da, botere gehiegikeriaren egoera dramatikoa adierazten duena, eta nagusitasun-menpekotasun eskema ezarrarazten duena erasotzaileak biktimaren gainean". Horrela definitzen du bullying-a Jose Maria Aviles Gaztela eta Leongo STE sindikatuko Lan Osasun arloko arduradunak. Ikasleen artean gertatzen diren jazarpen egoeren inguruko doktorego tesia egina du eta bullying-aren aurka egiteko programak diseinatuta ere bai.

No hay comentarios:

Publicar un comentario