lunes, 18 de marzo de 2013

Zer da bullying-a?


Ingelesetik datorren hitza da eta literalki "harroputz" edo "handiputz" esan nahi du. Izenagatik zerbait berria badirudi ere, gure gizartean denbora luzea daraman gaia da.
   
      Bullying-a ume bat edo batzuek beste ume bat edo batzuk, fisikoki edota psikologikoki erasotzea da. Arazo hau, krudelkeria da eta biktima izutzea eta  menderatzean datza.  Kasu gehienetan, "Berdinak" direnen artean ematen den indarkeria da.
     
      Bullying-a edo eskola-jazarpena ikasgeletan gora doan arazoa da, baina, azken urte hauetan hainbat kasu komunikabideetan irteten ari dira. Zoritxarrez, hitz hau modan dago Ikasle asko egoera izugarri hau bizitzen ari direlako.

     Eskoletan eta ikastetxeetan antzematen ari diren eraso kasuak zenbatu ezinak dira. Hezkuntza-eremuan, bullying-egoera bat ikasle batek edo talde batek denboran zehar, behin eta berriz, beste ikasle bat ikaratu, iraindu, bakartu edota mehatxatzen duenean gertatzen da; haren gauzak hondatzean edo eraso fisikoak eragiten dizkionean.

     Gehienetan helduen presentziatik kanpo gertatzen da eta irain hauen helburua aurretik esan dudan bezala, biktima babesgabe bat lotsaraztea, umilatzea eta erasotzailearen menpean jartzea izaten da, eraso fisikoak, hitzezkoak edo sozialak erabiliz. Honen ondorioz biktimizazio psikologikoa ematen da eta biktima taldetik at geratzen da. Bullying-a ekintza desberdinen bitartez eman daiteke:
.
    Bi aldeen arteko botere-harremanak oso ondorio larriak eragiten ditu biktimarengan: herstura, harremanetarako arazoak, autoestimu baxua, segurtasunik eza, eskola-errendimendu eskasa... ondorio horiek bizitza osoan nabaritzen baitira, are gehiago adin txikikoak direnean.

2 comentarios: