sábado, 16 de marzo de 2013

Eskola-jazarpen motak

 
Hurrengo hauek dira bullying edo eskola-jazarpen motak:

  Fisikoa: Ostikadak, ukabilkadak, koskak, bultzadak… ematea, agresioak objektuekin…

- Hitzezkoa: Egile askok mota hau sarritakoentzat dute bere ikerketetan. Normalean irain eta ezizenetan gauzatu ohi da. Sarritan gertatzen dira jende aurreko arbuioak edo etengabe nabarmentzea edo agerraraztea akats fisiko edo ekintzaren bat. Aspaldion telefonoa ere bihurtzen ari da jazarpen mota horretarako bide.

- Psikologikoa: Horrelako ekintzek banakoaren autoestimazioa ahuldu gura dute eta segurtasunik eza eta beldurra gehitu. Psikologi osagaia jazarpen mota guztietan agertzen da.
- Soziala: Gizabanakoa bakandu nahi dute taldearekiko estatus txar batean eta, noiz edo noiz, beste lagun batzuk ere partaide bihurtu ekintza horretan. Taldekideak begira eta ezer egin barik geratzen direla lortu ohi da

No hay comentarios:

Publicar un comentario