sábado, 16 de marzo de 2013

Bullying-aren ezaugarriak


Bullying-aren ezaugarri sorta bat da, gaiaz arduratu diren ikerketek behin eta berriro adierazia.

o   Harroputz batek edo batzuek erasoriko biktima (babesgabe) bat izatea.

o   Botere ezberdintasuna (“indar desoreka”) izatea indartsuenaren eta ahularen artean. Orekarik ez izatea defentsa bideen aldetik, ezta oreka fisiko, social edo psikologikorik ere. Biktima egoera desorekatuan eta defentsa gabeziazkoan izatea.

o   Eraso ekintza behin eta berriro gertatzea. Denbora tarte luze batean eta era errepikarian gertatzea. Olweusek dio “denboran errepikatua” (1998, 25. or.). Erasoak mina dakar gertatzen denean ez ezik, gero ere bai, modu etengabean, biktima etsita baitago berriro ere eraso egingo diotela. Beldurrarazte saioaren helburua ikasle bakarra izaten da, nahiz eta batzuetan bat baino gehiago izan daitekeen, baina gutxiagotan gertatzen da. Bakarka edo taldeka beldurraraz dezakete laguna, baina beti lagun jakin bat izaten da. Inoiz ez dute talde osorik beldurrarazten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario