Bullying-a mundu osoko herrialde askotan gertatzen den
arazoa da. Bullying-aren ezaugarriak argitzeko ekarpenak egin dituzten ikerketa
asko burutu dira, eta beraien esker gertaera hauek zeintzuk diren zehatz-mehatz
azaldu ahal dugu. Hala ere, herrialde bakoitzeko kultura eta nortasunak
ezaugarri bereziak ematen dizkio parekideen beldurrarazteari.
lunes, 18 de marzo de 2013
Zer da bullying-a?
Ingelesetik
datorren hitza da eta literalki "harroputz" edo "handiputz"
esan nahi du. Izenagatik zerbait
berria badirudi ere, gure gizartean denbora luzea daraman gaia da.
Bullying-a ume bat edo batzuek beste ume bat edo batzuk, fisikoki edota psikologikoki erasotzea da. Arazo hau, krudelkeria da eta biktima izutzea eta menderatzean datza. Kasu gehienetan, "Berdinak" direnen artean ematen den indarkeria da.
Bullying-a edo eskola-jazarpena ikasgeletan gora doan arazoa da, baina, azken urte hauetan hainbat kasu komunikabideetan irteten ari dira. Zoritxarrez, hitz hau modan dago Ikasle asko egoera izugarri hau bizitzen ari direlako.
Eskoletan eta ikastetxeetan antzematen ari diren eraso kasuak zenbatu ezinak dira. Hezkuntza-eremuan, bullying-egoera bat ikasle batek edo talde batek denboran zehar, behin eta berriz, beste ikasle bat ikaratu, iraindu, bakartu edota mehatxatzen duenean gertatzen da; haren gauzak hondatzean edo eraso fisikoak eragiten dizkionean.
Gehienetan helduen presentziatik kanpo gertatzen da eta irain hauen helburua aurretik esan dudan bezala, biktima babesgabe bat lotsaraztea, umilatzea eta erasotzailearen menpean jartzea izaten da, eraso fisikoak, hitzezkoak edo sozialak erabiliz. Honen ondorioz biktimizazio psikologikoa ematen da eta biktima taldetik at geratzen da. Bullying-a ekintza desberdinen bitartez eman daiteke:
.
Bi aldeen arteko botere-harremanak oso ondorio larriak eragiten ditu biktimarengan: herstura, harremanetarako arazoak, autoestimu baxua, segurtasunik eza, eskola-errendimendu eskasa... ondorio horiek bizitza osoan nabaritzen baitira, are gehiago adin txikikoak direnean.
Bullying definizio desberdinak
Bullying-az hitz egiterakoan zeren gainean dihardugu eta itxuraz
zergatikorik gabe ikastetxera joateari uko egiten dion nerabeaz berba egiten
dugu. Gaixotasun planta guztiak egingo ditu gurasoen aurrean eskolaratze eza
zuritzeko, edozer bullyig-aren
biktima dela edo lagun talde batek gorriak pasarazten dizkiola aitortu baino
lehen. Gelan nagusi den harroputz taldeak leporatu dion jokabidea bizkarrean
hartuta bizi den nerabearen egoera dugu, isekak, lotsa eta barregarri geratzea
jasan behar dituela ikaskideen aurrean egoera modu tazituan onartzen dute eta.
Hizpide ditugu ikaskide talde baten txantaje ekonomikoak jasaten dituzten
nerabeak, horrela jokatzera behartuta daude-eta kalte handiagorik hartu nahi
ezean.
Bullying-az ere mintzo gara halako egoera batean batzuek modu
tazituan elkar hartzen badute lagun bat osotoro eta modu larrian bakandu eta
isolatzeko. Beste horrenbestekotzat jotzen ditugu honelako jokamoldeak:
etengabe iraintzea, behin eta berriro indar fisikoa erabiltzea, lan behartuak,
ikaskide batek edo batzuek beste ikaskide bat nabarmen gaitzestea, honek bere
baliabideekin defendatzerik ez duela.
Olweus-en iritziz,
Bullyinga eraso-portaeraren azpikategoria bat da. Eraso-portaera beste pertsona
bati lesioa eta kaltea eragiteko nahita garatzen den portaera dela aitortu arren
(Olweus, 1999), beste eraso-portaeretatik bereizten duten Bullyingaren berezko
ezaugarriak aipatzen ditu.
Ez ditu bullying-tzat
hartzen antzeko ezaugarri fisiko edo buru-ezaugarri bertsuak dituzten pertsonen
artean sor daitezkeen gatazkak.
Halaber, indarkeria edo
bortxa-portaera eraso-portaeraren azpikategoria litzatekeela adierazten du,
baina bere ezaugarri propioak edukiko lituzkeena, besteak beste: erailketa,
hilketa, lapurreta larrigarrirekin, lapurreta, ebastea eta bahiketa. Bullyingak
portaera fisikoak edo ukipenezkoak hartzen ditu hainbat modutan adierazita: jo,
ostikoak eman, bultzatu, etab.
Bullying -a denboran zehar mantentzen den planifikatutako eta
nahitako erasoa da, botere gehiegikeriaren egoera dramatikoa adierazten duena,
eta nagusitasun-menpekotasun eskema ezarrarazten duena erasotzaileak biktimaren
gainean". Horrela definitzen du bullying-a Jose Maria Aviles
Gaztela eta Leongo STE sindikatuko Lan Osasun arloko arduradunak. Ikasleen
artean gertatzen diren jazarpen egoeren inguruko doktorego tesia egina du eta
bullying-aren aurka egiteko programak diseinatuta ere bai.
sábado, 16 de marzo de 2013
Bullying-aren ezaugarriak
Bullying-aren ezaugarri sorta bat da, gaiaz arduratu diren
ikerketek behin eta berriro adierazia.
o
Harroputz
batek edo batzuek erasoriko biktima (babesgabe) bat izatea.
o
Botere
ezberdintasuna (“indar desoreka”)
izatea indartsuenaren eta ahularen artean. Orekarik ez izatea defentsa bideen
aldetik, ezta oreka fisiko, social edo psikologikorik ere. Biktima egoera
desorekatuan eta defentsa gabeziazkoan izatea.
o Eraso ekintza behin eta berriro gertatzea. Denbora
tarte luze batean eta era errepikarian gertatzea. Olweusek dio “denboran
errepikatua” (1998, 25. or.). Erasoak mina dakar gertatzen denean ez ezik, gero
ere bai, modu etengabean, biktima etsita baitago berriro ere eraso egingo
diotela. Beldurrarazte saioaren helburua ikasle bakarra izaten da, nahiz eta
batzuetan bat baino gehiago izan daitekeen, baina gutxiagotan gertatzen da.
Bakarka edo taldeka beldurraraz dezakete laguna, baina beti lagun jakin bat
izaten da. Inoiz ez dute talde osorik beldurrarazten.
Eskola-jazarpen motak
Hurrengo hauek dira bullying edo eskola-jazarpen motak:
Fisikoa: Ostikadak, ukabilkadak, koskak, bultzadak… ematea, agresioak objektuekin…
- Hitzezkoa: Egile askok mota hau sarritakoentzat dute bere
ikerketetan. Normalean irain eta ezizenetan gauzatu ohi da. Sarritan gertatzen
dira jende aurreko arbuioak edo etengabe nabarmentzea edo agerraraztea akats
fisiko edo ekintzaren bat. Aspaldion telefonoa ere bihurtzen ari da jazarpen
mota horretarako bide.
- Psikologikoa:
Horrelako ekintzek banakoaren autoestimazioa ahuldu gura dute eta segurtasunik
eza eta beldurra gehitu. Psikologi osagaia jazarpen mota guztietan agertzen da.
- Soziala:
Gizabanakoa bakandu nahi dute taldearekiko estatus txar batean eta, noiz edo
noiz, beste lagun batzuk ere partaide bihurtu ekintza horretan. Taldekideak
begira eta ezer egin barik geratzen direla lortu ohi da
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

